Elizak berriro zabaltzeko baimena eman zenetik, bere elizkizunak egokitu eta antolatu ditu Urumea Harana Pastoral Barrutiak. Horrela, batetik, asteburuetara mugatu ditu ohiko elizkizunak; eta astean zehar, hileta mezak bakarrik ari dira ospatzen, Hernaniko San Joan Bataiatzailean. Eta egutegia antolatu du, baita ere, azken agurra emateko konfinamendu garaian hil ziren horiei. Datorren larunbatean segiko dute horiekin, Antonio Sanchez Sanchiz eta Angel Garcia Loaren omenezko meza eskainiz.
Baina horiez gain, igandeetan ere bada elizkizunik, Hernaniko elizetan: 09:00etan eta 12:00etan, San Joan Bataiatzailea parrokian; 10:00etan Ereñotzuko San Antonio elizan; eta 11:00etan Floridako San Jose Langilea elizan.
Eta gaurkoan, berezia izango da eguerdian San Joan Bataiatzailean eskainiko dutena. Izan ere, gogoan izango dituzte bertan, 2019ko martxoan hil zirenak. Haien omenezko elizkizuna egingo dute, bere garaian ez zutelako urteurren meza ospatzerik izan, COVID-19aren ondorioz osasun alarma egoera ezarri zela eta.