Koronabirusak sortutako osasun alarma dela eta, «jende pilaketak saihestea eta segurtasun distantzia mantentzea derrigorrezkoa da gaitzaren hedapena gelditzeko». Hori dela eta, udalekuak ohi bezala natolatzea ezinezkoa izan dela azaldu du Hernaniko Udalak. Hala ere, haurren aisialdirako eskubidea ahal den neurrian bermatzeko asmoz, 6 eta 10 urte bitarteko umeentzat udaleku irekiak antolatuko dira, eta 11 eta 12 urte dituztenentzat berriz kirol udalekuak, «moldaketa batzuekin».
3 eta 5 urte bitarteko udalekuak aldiz, ez dira egingo, segurtasun neurriak bermatzea ezinezkoa izan zaiolako Udalari.
Eusko Jaurlaritzak, ekainaren 7an, alarma egoeraren 3. fasea arautzen zuen dekretua argitaratu zuen, eta bertan,«neurri murriztaileak ezartzen ditu». Udalekuen parte hartzaile kopurua, gehienez, 200 lagunekoa (begiraleak barne) izan daitekeela adieraziz.
6 eta 10 urte bitartekoentzat, udaleku irekiak
2013-2012 urteetan jaioak, uztailaren 1etik 15era, astelehenetik ostiralera, goizeko 09:30etatik 13:00etara.
2011-2010 urteetan jaioak, uztaularen 16tik 30era, astelehenetik ostiralera, goizeko 09:30etatik 13:00etara.
Udalekuen prezioari dagokionez, txanda bakoitzeko prezioa 60,5 eurokoa da. Eta udalak jakinarazi du, partaide kopurua mugatuta dagoela, eta ez dela izen emate eperik zabalduko. Gainera, udalekuak bere osotasunean, aire librean izango dira, euro egunetan ere bai, «egun horietan, herriko aterpeak erabiliko dira». Eta ohi baino topaleku gehiago izango dira.
12 eta 11 urte bitartekoentzat, kirol udalekuak
Taldeen tamaina murriztu egin da, 8-9 haur eta begirale bat egongo dira talde bakoitzean. Eta Udalak azaldu du, segurtasun eta higiene neurri zorrotzak ezarriko direla. Ekintzako modatu dira,«ahalik eta kontaktu gutxien izan dezaten partaideek euren artean». Eta kirol udalekuei dagokion data mantendu egin da, hau da, uztailaren 6 tik 24ra egingo dira. Tasari dagokionez, 98 euroko dira.
Segurtasun neurriak, higiene neurriak eta protokoloa
Haurrek, 2 metroko distantzia ez dagoenean, maskarila jantzi beharko dute, hori horrela «egunero etxetik maskarila eraman beharko dute». Sukarra hartuko zaie, eta «sintomak izan ote dituzten galdetuko zaie egunero guraso, tutore edo arduradunei». Haur bakoitzak, behar duen materiala eraman beharko du, ura barne.
Eta Udalak helarazi du, udalekuak ongi ateratzea ardura kolektiboa dela. Gainera, gurasoei sinatzeko eskatuko zaie:«parte hartzeko baldintzak onartzeko eredua, informatzeko betebeharra eta baimen informatua, eta onarpen dokumentua.
Haurrek, eskuak sarri garbitu beharko dituzte, eta lanketak ere egingo dira, itxiladiak eragin dituen «kalte emozionaka arintzeko».
Segurtasun protokoloa eskuragarri jarriko da.
Baja emateko azken eguna, gaur
Gaur da baja emateko azken eguna, eta link honetan egin daite: https://labur.eus/cVgqY .
Ekainaren 15etatik aurrerako baja eskaeren kasuetan, matrikula osoa kobratuko dela jakinarazi du Udalak.
Eta zalantzak edukiz gero edo argibideak nahi izanez gero, gazteria@hernani.eus era idatzi edo, 943 33 70 04 telefonora deitu.
Astigarragan ere, udaleku irekiakAstigarragan ere, udaleku irekiak antolatu dira eta gaur da azken eguna izena emateko. Aurten, Xaguxar aisialdi taldeak udalekuekin aurrera egitea erabaki du, eta gaur da udaleku irekietan izena emateko azken eguna. Izen ematea eta |