Asteroko dinamika berreskuratzeko asmotan, gaur iluntzeko 20:00etan kontzentrazioa egingo da Zinkoenean, ostiralero egin ohi den moduan, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde. «Alarma egoeragatik familia eta lagunek hiru hilabete daramazkigu senide presoak aurrez aurre ikusi gabe», azaldu dute.