Azken hilabetetako pandemia dela eta, online antolatu ditu kultur ekintza ugari, egoerara egokituta, Hernaniko Udalak. Eta gaurkoan, Vito Rogadoren txanda izango da: Arreglalo tú misma sin salir de casa antzerkia eskainiko du, 19:30etan hasita. Pieza labur bat grabatuko du sortzaileak, eta ikusgai izango da Hernaniko Udalaren Youtubeko kanalean eta webgunean (hernani.eus).
Udalak adierazi izan du, alarma egoerak «kultur ekitaldiak antolatzeko modua goitik behera aldarazi» duela. Eta horrelako ekitaldiak Biterin egitea ezinezkoa bada ere, «kultura hernaniarren etxeetara» eramaten jarraituko dutela.