Koronabirusak eragindako egoera honek, etxeko langile «asko eta asko» oraindik egoera zaurgarriagoan geratu dira, «apenas bizitzeko baliabiderik gabe». Hori dela eta, SOS Arrazakeriaren baitan antolatzen den etxeko langileen taldea martxan jarri da, hainbat herritako mugimendu feministekin batera, eta Erresistentzia kutxa osatzeko kanpaina abian jarri da.
Hernaniko hainbat komertzio eta tabernatan daude kutxak; hala nola, Kide tabernan, Lurreko dendan, Kale Nagusiko Aliproxen eta Gardanbera dendan. Diru bilketarako kutxak dira, eta antolatzaileek jakinarazi dute, badagoela aukera kontu korronte bidez egiteko donazioa, zenbaki honetan: 2095 5013 70 9114 1222 35. Kontzeptuan «etxeko langileen erresistentzia kutxa» jartzea gomendatu dute, ingresoa egitean.
Parte hartzeko deia luzatzeaz gain, mezu hau helarazi nahi izan dute: «zaindu ditzagun, zaintzen gaituztenak!».