UDALA

Dirulaguntzak atera ditu udalak, autonomo eta enpresa txikientzat

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 3a, 00:00

525.000 euroko diru laguntzak atera ditu Hernaniko Udalak, Hernaniko autonomo eta enpresa txikientzat, Covid-19ak sortutako kalteak «arintzeko» helburuarekin.

Hernaniko Udalak, aipatu moduan, diru laguntza lerro bat sortu du, Covid-19 pandemiak tokiko ekonomian sortu dituen kalteak «leundu» eta Hernaniko mikroenpresei eta norberen konturako langileei laguntza emateko asmotan. Beraz, dirulaguntza lerro sorta honetan hainbat onuradun daude, hala nola, mikroenpresak eta nobere kontura lan egiten duten langileak, «baldin eta ezarritako baldintzak betez, beren jarduera geldituta edo fakturazioa murriztuta badute, Koronabirusaren krisiak sortutako neurrien ondorioz». 
Bateraezintasunak ere azaldu ditu udalak, «deialdi honetan, ezin izango dira aurkeztu eskubidea aurkeztu duten edo aurkeztuko duten mikroenpresetan bazkide diren edo parte hartzen duten norberaren konturako langile autonomoak, eta alderantziz». Era berean, jakinarazi du ezin izango dutela eskaerarik aurketzu «Lanbidek edo beste Erakunderen batek kontzeptu bererako eman badie laguntza». 
Diru laguntza poltsa osoaren kopurua, 525.000 eurokoa izango da. 

Eskaerak aurkezteko prozedura 
Eskaera, legezko ordezkariak edo eskatzaileak aurkeztu beharko du, udalak egindako eskabide ofizialaren ereduan.  Eta eskabideak aurkezteko bi modu daude: alde batetik, modu telematikoan Hernaniko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez, eta beste aldetik; modu presentzialean Herritarren Harrera Zerbitzuan, aurretik hitzordua hartuta, telefono honetara deituz 943 33 70 00. Gainera Covid-19 egoera dela eta, modu honetan ezingo balitz jendaurreko arreta bermatu, eskaerak aurkezteko helbide elektroniko bat jarriko da. Eskaerak jada egin daitezke eta irailaren 30 arte dago aukera. Informazio gehiago www.hernani.eus webgunean topa daiteke.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!