MENDEKOSTE JAIAK

Txupinazo, etxafero eta danborradarik ez zen falta izan

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 2a, 00:00

Adin guztietako auzotarrek hartu zuten parte pasa den asteburuan, ospatutako Mendekoste Jai berezietan.

Aurtengoan, ezin izan dira betiko jaiak ospatu, Covid-19ak eragindako egoera dela medio. Hala ere, Koronabirusak ez zituen gerarazi Florida-Etxeberri auzoetako Mendekoste Jaiak, izan ere, txupinazoa bota zuten, etxaferorik ez zen falta izan, eta ohiko danborrada ere egin zuten balkoietatik  izan bazen ere. Giro ederra jarri zuten auzoan, txikienetik helduenera, balkoietatik festa ere egin daitekeela erakutsiz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!