UDALA

Udal zerbitzuen hainbat erabaki, gaur indarrean

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 2a, 00:00

Udal zerbitzuen berreskurapen prozesuan, zenbait erabaki hartu ditu udalak, eta gaur bertan jarriko dira indarrean.  

Hernaniko Udalak, udal zerbitzuen berreskurapen prozesuan, zenbait erabaki hartu ditu, eta gaur bertan sartuko dira horietako batzuk indarrean. 
Lehenik hartutako erabakia, Plaza Berriko komunak gaurtik irekiko direla izan da. 
Bigarrenik, hiribusaren zer­bi­tzua berreskuratuko dela aipatu du, «eskola oporreko ordutegiarekin», eta horrez gain, udalak azaldu du, uztailaren 1etik aurrera ordutegi aldaketa egongo dela berriro ere, «udako ordutegia» izango baita. 
Eta gaur indarrean jarriko den hirugarren eta azken erabakia, Kaxkoko zamalanak egin daitezkeela da, eguerdiko 13:00ak arte. 
Hala ere, udalak gaineratu du, ordu horretatik kanpo, ezin direla ibilgailuak  ibili, «ibilgailuen sarrera-irteera debekatuta egongo da».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!