TRATU ONEN FOROA

Eragileei zuzendutako Tratu Onen Foroa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 2a, 00:00

Bihar, arratsaldeko 18:00etan, eragileei zuzendutako Tratu Onen Foroa eskainiko dute Biterin; 'Zaintzei aurpegia aldatuz, zaintzak berrantolatzera'.

Bihar, arratsaldeko 18:00etarako jarri du zita Arremanitzek Biterin, eta jakinarazi du, «ikastutre honetako azken Foroa» izango dela. 
Azkena izan arren, «berezia eta ezberdina» izango da, eragileei zuzendutakoa baita. Arremanitzekoek, aipatu dute, aurreko Tratu Onen Foroan, larrialdi egoera honek «areagotu edo ekarri dizkigun behar indibidual eta kolektiboei jarri genien arreta». Baina oraingo honetan, behar hauei erantzuteko alternatiba praktikoei begira jartzea dute helburu. Hori dela eta, hainbat eragile gonbidatu dituzte, «ahalik eta ikuspegi zabalena biltzeko eta kolektibo ezberdinei ahotsa emateko asmoz».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!