Gaztelekua

Ekaineko programa martxan, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 1a, 00:00

Pixkanaka, aurrez aurreko zerbitzua berreskuratuko du Gaztelekuak ere. Aste honetan, asteartearekin, bihar, emango diote hasiera ekaineko egitarauari. Bihar Instagram bidez ariko dira oraindik, 17:00etatik 20:00etara. Asmoa izango da gazteek udarari begira dauzkaten asmoen berri jakitea, eta elkarrekin uztaileko egitaraua antolatzeko proposamenak biltzea. Asteazkenean, bestalde, Gaztelekuko terrazan elkartzeko aukera izango da, baina bertaratu daitezkeenen kopurua mugatuta egongo da. Ostegunean ere, terrazan elkartu eta ping-pongean aritzeko aukera izango da, eta ostiralean ere bai, Ingurugiroaren Nazioarteko Egunaren harira, murala egiteko. Orokorrean Gaztelekua itxita egongo da, eta bertaratu nahi dutenek eskaera egin beharko dute Instagram bidez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!