Kultura

Kultur elkarteekin bilera, diru-laguntzez

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 1a, 00:00

Asteazkenerako bilera deitu du Kultura Sailak, 2020ko kultur programa eta jardueretarako diru-laguntzen egoeraren berri emateko. Biterin egingo da, 19:00etan hasita, eta kultur elkarteei egin zaie deia bertaratzeko. Baina parte-hartzea konfirmatu behar da, paulo-j@hernani.eus helbide elektronikora idatzita, eta maskarilla eraman beharko da.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!