Aste honetan hastekoa zinen entrenatzen, eta azkenean oraingoz, Hernanin ez duzu aukerarik, gogo haundia?
Bai hori da, azkenean ez didate baimenik eman entrenatzeko, egia esan konfinamendua hasi zenetik ez dut egun bat bera ere entrenatu. Izugarrizko gogoekin nago entrenatzeko, uste dut ez naizela horrenbeste denbora egon, beno ez, uste dut ez, argi daukat, ez naizela horrenbeste denbora egon pala hartu gabe.
Beraz, ezin entrenatzeak, nola sentiarazten zaitu?
Hasieran, nahiko ondo hartu nuen, azkenean denei pasatako egoera bat izan da hau, ez niri bakarrik, ez dugu inork entrenatu, denak etxean egon dira, beraz hasieran lasai, azkenean egin behar bat zen, denak etxean gelditzea birusa ez hedatzeko.
Haiseran ondo eraman arren, azkeneko hiru aste hauetan gaizki eraman dut, haserre, eta izugarrizko inpotentziarekin egon naiz. Enteratu naiz, beste herrietan, eta ez dira gutxi gainera, entrenatzen ari direla. Bai federatuak, bai goi mailako kirolariak, eta nik aukera ez izateak sutan jartzen nau.
Frontoiean entenatzeko baimena eskatu zenuen, nola joan da prozesu hau?
Egia esan askotan eskatu dut baimena frontoian entrenatzeko, batez ere, esan dizueten bezela, azkeneko hiru aste hauetan, hau da, lehenengo fasean sartu ginenetik. Berez legeak markatzen duelako edo, batzuk ulertzen dute posible dela aire librean jokatzea, beste batzuek berriz ez. Baina goi mailakoak batez ere, eta nire kasuan, goi mailako kirolariaren ziurtagiria daukat, eta honekin, berez, aukera daukat entrenatzeko, baina dirudienez, Hernaniko udaletxeak Eusko Jaurlaritzarekin hitz egin du, eta aipatu zidaten ezin zidatela baimenik eman Hernaniko frontoian entrenatzeko. Baina, nik ez dudana ulertzen da, nola beste herrietan, udalek baimena ematen duten eta hemen ez. Haiek jokatzen ari dira, eta batzuk berriz esperoan gaude.
Kontraesan asko daude, hau da, Eusko Jaurlaritzakoek esaten dute ezin dela eta Udalak baietz badio, entrenatu dezakezu. Aipatu nahiko nuke, Hernaniko Udala, Eusko Jaurlaritzatik datozen aginduak betetzen ari dela, baina inguruko herri txikietan, Goziuetan, Astigarragan, ez goi mailako kirolariak bakarrik, federatuak ere entrenatzen ari dira egunero. Eta nik badakit baimen bat edukita, udaletxearena, posbile izango nukela jokatu. Uste dut gainera, Hernani dela herri gutxienetako bat baimena ematen ez duena, edo Eusko Jaurlaritzako aginduak betetzen dituena.
Zer moduz eraman duzu alarma egoera?
Uste baino hobeto egia esan, nik azkenean dendan lanean jarraitu dut, ahizparekin daukadan dendan, alimentazioa daukagunez, behar berezietako bat izan da eta ez dugu inongo momentuan itxi. Orduan, ez da aldatu nire bizitza, okerrena asteburuak izan dira! Etxean pasa behar izan dudalako, eta entrenamenduetara ezin joan hori ere… gaizki, baina hori kenduta nahiko ondo! Errutina bat mantentzen saiatu naiz, goiz eta arratsaldeko lanera joaten, eta ez nengoenean lanean, ahal nuenetan etxean entrenatzen egon naiz.
Ezin izan duzu ‘normal’ entrenatu, zer moduz ikusten zara fisikoki?
Fisikoki orain oso ondo nago, hala sentitzen naiz behintzat. Gero behar bada frontoira joan eta azkenean hori da la prueba de fuego, hor ikusiko nintzake ea benetan ondo nagoen edo ez. Hemen etxean egin ditudan ariketak izan dira indar ariketak, muskulaturako ariketa, baino adibidez, korrika enaiz ibili orain arte, beraz hori faltako zait seguruenik. Baina entrenamenduak ez ditut utzi, etxean ibili naiz ahal dudana egiten.
Orduan etxean egin dituzun ariketak nolakoak izan dira?
Etxean, Instagrameko jarraitutako programa batzuk egin ditut, eta hauei esker mantentzen naiz ondo fisikoki, hilabetean 20 euro izan dira, entrenadore personal bati ordaintzen diozu, eta zuretzako tablak eta ariketak egokitzen dizkizu. Hau da, astean hiru-lau aldiz, zure entrenamendu fisiko bat egiten zizun.
Eta elikadurari dagokionez, zer moduz eraman duzu hau berrogeialdian?
Inoiz baino hobeto, etxean egonda gehiago kontrolatu naiz, eta oso osasuntsu jan dut. Gosea ere gutxiago izan dut, azkenean ez dut lehen erretzen nuena erretzen. Lehen astean bost egunetan entrenatzen nuen, eta orain etxean ez dut horrenbeste jaten. Gainera ez dugu aukerarik izan etxetik kanpo jateko eta horrek asko egiten du. Orduan esan dezaket, alde horretatik asko zaindu naizela eta ondo eraman dudala elikadura kontua.
Zein dira orain entrenamenduekin hastean hartu behar dituzun neurriak?
Ba pixkanaka hasi behar dut, entrenatzen hasten naizenean. Ezin dut hasi oso fuerte, azkenean enaiz entrenatu lehen egiten nuen moduan, eta lesioak ekar ditzake. Denbora daukat gainera, uda honetan ez direnez txapelketarik jokatuko, hartu behar diren neurriak dira hasieran bakarka entrenatzea, eta frontoian ere bakarrik egotea. Hasieran ordu erdi bat, hurrengo egunean 45 minutu, gero ordubete. Poliki baino aurrera.
Txapelketarik ez da egingo udan, nola hartu duzu hau?
Lehen aipatu dudan moduan, ez naiz sekula horrenbeste denbora egon entenatu gabe, partiduak jokatu gabe. Faltan botako dudala badakit, jada faltan botatzen ditut, baina egoera honi begiratuta behar bada erabaki egokia da txapelketena, momentu honetan gainera ez gaude prest txapelketa bat jokatzeko, ez gaude fisikoki % 100 ean. Uste dut, erabaki onena dela. Ea hau dena amaitzean posible dugun txapelketekin hasi eta martxa hartzea!
Orduan esan daiteke, normalizazio batera heltzean edo, indar berrituta itzuliko zarela palara?
Bai, izugarrizko gogoekin nago, normaltasunera bueltatzeko gogoz nago, eta nik uste dut denbora edukiko dudala, noizbait entrenatzera joateko baimen hori edukitzen badut, indar berrituta bueltatuko naizela, gogo haundiz, ilusioz partiduak jokatzeko, entrenatzeko, eta herri ezberdinetako frontoietara joateko.
Ostegunean, Adunan izan zinen entrenatzen, zer moduz?
Bai, oso gustora, hasiera batean pentsatzen nuen, ez nintzela ondo ibiliko, pentsatzen nuen ez nuela ondo erabiliko pala! Baina uste baino hobeto entrenatu nuen, peloteatzen ibili nintzen, bi pareta batzuk bota nituen... Hiru ordu laurdeneko entrenamendua izan zen azkenean eta sentsazio onekin itzuli nintzen etxera. Hala ere, Adunan entrenatu nuen, eta ez nire herrian. Beraz, esan dezaket, egoera honetan goi mailako kirolaria izateak ez didala ezertarako balio izan.