'Xaxi' preso hernaniarra, aske

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 21a, 15:03

Eguerdiko 14:30ak aldera jaso du askatasun autoa Asier Ezeiza Ayerra, Xaxi euskal preso hernaniarrak. Frantziako espetxealdia bukatuta, Espainiak absolbitu egin zuen urte hasierako epaiketan.

Zaballako espetxean zegoen Asier Ezeiza Ayerra, Xaxi euskal preso hernaniarra aske geratu da gaur eguerdian. Askatasun autoa 14:30ak aldera jaso du. 

Frantzian kondena beteta, Madrilgo Soto del Realera eraman zuten otsaila hasieran, eta hilaren bukaeran Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu zuen. Oraindik beste kausa bat zinzilik badu ere, ordukoan absolbitu egin zuten, eta Frantziara eramatekoak ziren berriro. Baina koronabirusaren eraginez ezarritako alarma-egoerak harrapatuta, Zaballako espetxean eduki dute orain arte.

Frantziako estatuak adierazi du bertan beteta duela kondena, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zuenez, aske geratu da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!