Patxi Ruizi babesa, Hernanin ere

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 21a, 00:00

Hernanin ere egin zen Patxi Ruiz presoaren aldeko elkarretaratzea, Gudarien Plazan, eta egoerak eskatzen duen bezala neurriak betez. Lagun ugari bildu ziren kontzentrazioan, lelo honekin: Eutsi gogor, Patxi! 8 egunez gose eta egarri greban. Zurekin gaude! Gainera, atzotik aurrera egunero egingo dute kontzentrazioa, 20:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!