Euskera eta gaztelera klaseak sustatzeko bolondresak behar dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 21a, 00:00

Amher elkarteak elkarrizketak bultzatu ditu binaka hizkuntzak ikasteko, telefono edo sare sozialen bitartez, garai honetarako.

Amherreko kide batzuek proposatu dute, euskera eta gaztelerako klaseak elkarrizketa bidez egitea, bi pertsonaren artean, alarma egoeraren fase honetan, telefonoz edo sare sozialen bitartez. Horretarako, bolondresak behar dira, hizkuntza ikasten edo hobetzen laguntzeko, eta beraiekin kontaktuan jartzea eskatu dute. 

Amherren jardueretako bat  dira gaztelania eta euskerako klaseak. Aurreko egoeran, lokalean bertan egiten zituzten, batzuetan goizez eta arratsaldez, neguan eta udaran, baita hainbat mailatako klaseak ere, bolondres eta ikasle nahiko egoten baziren.

Konfinamenduarekin egoera berriari egokitzea tokatu zaie. Hasiera batean whatsappeko talde baten bitartez aritu dira, baina pertsona batzuek proposatu dute elkarrizketan aritzeko klaseak jasotzea, eta beste batzuk, berriz, bere borondatez aurkeztu dira ikaskuntzan laguntzeko. Horregatik, aurreko astean, ezagunei luzatu zaie gonbitea, deien bitartez parte hartzeko, klaseak eman edota jasotzen.

 

25 pertsona inguru bikoteka ari dira parte hartzen

25 pertsona inguru ari dira parte hartzen, bikoteka, eta badira lagun gehiago klaseak jasotzeko gogoa dutenak, hizkuntzak ikasi edo hobetzeko.

Hortaz, denbora dutenei eta gaztelera edo euskera menderatzen dutenei, laguntza eskatu zaie. Bolondresak behar dituzte klase gehiago sustatzeko.

Telefono-deien bidez (bi pertsonek wifia badute, sare sozialen bidez; bestela, telefono-deien bidez) elkarrizketan edo hizketan aritzen dira.

Eskaerak koordinatzen dituen taldeak osatzen ditu bikoteak. Gero, bi pertsonak ados jartzen dira, egokien datorkien ordutegiarekin.

Bertan parte-hartzeko, laguntzaile edo ikasle bezala, ondorengo telefono zenbakira idatzi behar da whatsapp bidez: 667 710 928. Bestela, mezu pribatu bat idatzi daiteke Facebook bidez, Amher Sos Arrazakeriara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!