Udalak herritarrei jakinarazi nahi die, tamaina haundiko hondakinak jasotzeko zerbitzua bi hilabetez bertan behera egon eta gero, modu progresiboan berreskuratuko dela.
Hori dela eta, altzariak edo traste haundiak Udalak jasotzea nahi duenak, aurretik deitu behar du, ohiko moduan, 900 84 00 90 edo 943 33 70 00 telefonora. Hondakinen udal arduradunak emango dizkio zer eta nola egin behar duenari buruzko azalpenak. Hondakinak asteazken gauean atera behar dira, aurretik Udalarekin adostutako lekuan. Beraz gaur jarriko da zerbitzua martxan.
Deitu gabe ateratzeak 300 euroko isuna ekar dezake
Aurretik Hondakinen Bulegora deitu gabe hondakinak kalean uzteak 300 euroko isuna ekar dezake.
Gogorarazten da Garbigunea ere badagoela martxan eta bertara ere eraman daitezkeela boluminosoak.
Ordezkaritza duten talde politiko guztiek testua adostu dute jokabidea zoriontzeko
Hernaniko Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiek ondorengo testua adostu dute: «Covid-19ak sortutako alarma egoeraren fase aldaketa berezi honetan, pandemiaren hobekuntza uste baino motelago doala argi geratu da. Egunez egun fase aldaketaren harira neurriak etengabe aldatzen ari dira eta herritarrontzat zaila izaten ari da momentuan bete behar diren neurrien berri izatea» diote idatzian.
Udaleko ordezkariek jarraitzen dute esanez: «orokorrean hernaniarrak egoera zail honetan izaten ari diren jokabidea zoriondu nahi dugu eta adierazi gutxiengoa dela arauak betetzen ez dituena.
Edozein kasutan, herritarron osasuna bermatzeko neurriak betearazteaz gain, herritarrek dauzkaten zalantzak argitzeko Udaltzaingoaren lana balioan jarri eta herritarron eskura daudela gogorarazi nahi dugu»