'Axpi'ren marrazkiak, Donostia Kulturan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 18a, 00:00
'Axpi', Tilosetako muralaren aurrean.

Ilustratzaileei eskainitako txokoa zabaldu du Donostia Kulturak, bere web orrian: donostiakultura.eus, Ekitaldiak ataleko Donostia Kultura ON! txokoan. Eta aurreko ostegunean, Ainara Azpiazu Axpi marrazkilari hernaniarra izan zen protagonista, bertan. Udaberria etxealdian izeneko lana partekatu zuen ikusleekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!