Patxi Ruiz presoaren alde, elkarretaratzea gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 18a, 00:00
EITBren bideo batetik hartutako irudia, Txantrean Patxi Ruizen alde egindako mobilizaziokoa.

20:30etan izango da, Plazan, presoari elkartasuna adierazi eta egoera salatzeko.

Baimen kontuak argitu ondoren, elkarretaratzea deitu dute Hernanin gaurko, Patxi Ruiz pre­soaren alde. Plazan izango da, iluntzeko 20:30etan, eta bertan, presoaren egoera salatu eta elkartasuna adieraziko diote.

Murcia II espetxean dago Patxi Ruiz iruindarra, eta zortzi egun daramazki gose eta egarri greban, aurreko astelehenetik, salatuz mehatxuak jaso dituela espetxeko funtzionarioen alde­tik. COVID-19ak eragindako ego­eraren aurrean, mobilizazioak sustatu izana leporatu diote funtzionarioek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!