Gaur egingo du azkeneko saioa CD Hernanik, konfinamenduan martxan jarritako Gure artean ibiliak programan. Eta oraingoan ez da gonbidatu berezirik izango; bukaera emateko, egindako sei saioetako «momentu onenak gogora ekarri eta ondo pasatzeko tartea» gidatuko dute taldeko aurkezleek.
Arratsaldeko 19:00etan izango da, ohi bezala, CD Hernaniren Twitch sare sozialeko kanalean: twitch.tv/cdhernani. Saioa zuzenean ikusteko aukerarik ez duenak, gerora ere ikusi ahal izango du, taldearen Youtubeko kanalean. Bertan daude dagoeneko, aurreko sei saioak ere.