Oraindik zalantzan dago, nolako San Joan jaiak izango diren aurtengoak; egitarau alternatibo bat osatu nahian ari dira, ohiko festak ospatzea ezinezkoa izango dela ikusita. Baina San Joanak iragartzeko kartela zein izango den, dagoeneko eman dute aditzera: Nagore Ruiz de Arbulo hernaniarrak aurkeztutako kartelak irabazi du, aurtengo lehiaketa.
Lehiaketara aurkeztu ziren 12 proposamenen artean, lau aukeratu zituen Jai Batzordeak, eta horien artean bozkatu dute gustukoena herritarrek, internet bidez.
816 herritarrek eman dute botoa, eta estua izan da bozketa. Izan ere, 257 boto jaso ditu Ruiz de Arbuloren kartelak, %31,5a; baina gertu izan du bigarren sailkatua (laugarren aukera zena), 244 botorekin. Beste bi kartelek ere, boto asko jaso dituzte: 169 boto lehenengo aukerak, eta 146 boto hirugarrenak.