Amher

Klaseak emateko boluntario bila, Amher

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 16a, 00:00

Euskera eta gaztelaniako klaseak emateko boluntario bila dabil Ahmer. Interesa izanez gero, deitu 677 710 928ra.

Euskera eta gaztelaniako klaseak emateko boluntario bila dabil Amher. Izan ere, Amherren jardueretako bat, gaztelania eta euskerako klaseak dira, eta Koronabirusak eragindako egoera honen aurretik lokalean bertan egiten zituzten klaseak. «Batzuetan goizez, beste batzuetan arratsaldez, neguan, udan...» Baina konfinamendu egoera honek, «egunerokotasun berrira egokitzera ekarri gaitu».

Egoera honetan, hasieran, Whatsapp bidez hasi ziren klaseak ematen, «baina gero proposatu zen elkarrizketa bidez egitea, eta beste batzuk, borondatez aurkeztu dira ikaskuntzan laguntzeko».

25 bat pertsona daude klase hauetan parte hartzen, bikoteetan, eta badira lagun gehiago «klaseak jasotzeko gogoa dutenak, eta hizkuntza ikasi eta hobetu nahi dutenak».


Denbora dutenei, laguntza eske

Amherrek, denbora duten haiei, laguntza eskatu nahi die, «gaztelania edo euskera menderatzen dutenen laguntza behar dugu». Horretarako bolondresak behar dituzte, klase gehiago sortzeko.

Oraingoz, telefono deien bidez egin dute, «bi pertsonek wifia badute, sare sozialen bidez; bestela, telefono deien bidez».

Eskaerak koordinatzen dituen taldeak egingo ditu parekatzeak, eta behin pertsona bat egokitzean, «ados jarri zein egunetan eta zein ordutegietan datorkizuen ondo klaseak ematea».


Animatuz gero, deitu

Gaztelania eta euskerako klaseak emateko gogoa izanez gero, eta boluntario gisa apuntatu nahi baduzu, deitu edo idatzi whatsapp bat 667 710 928 zenbakira.

Beste modu batera ere egin daiteke , idatzi Facebooken mezu pribatu bat, Amher Sos Arrazakeriari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!