Covid-19ak eragindako alarma egoera honen aurrean, kultur ekitaldirik ezin da egin Biterin. Hori horrela, Hernaniko Udalak, kultur programazio berezi bat antolatu du, maiatza eta ekaina bitartean egiteko, «kultura hernaniarren etxeetara eramango dugu» azpimarratu du udalak.
Izan ere, kultur emanaldiak online ere eskaini daitezke, eta gaurkoan, Miren Gojenola aktoreak, Karmele Jaioren Hitzen distira testuko pasarte baten interpretazioa eskainiko du, arratsaldeko 19:30etan.
Bi modu daude ikusteko, alde batetik Hernaniko Udalaren youtube kanalean: https://labur.eus/X4K7o eta beste alde batetik, Hernaniko Udalaren webgunetik: https://labur.eus/X4K7o. Edo hirugarren bat, hementxe bertan:
Datozen maiatzerako azken asteetarako ere antolatu dira kultur ekintzak. Hilaren 20an, adibidez, ipuin ordua eskainiko du Apaxik arratsaldeko 18:00etan, eta hilaren 22an, Bideo-dantza ikusteko aukera egongo da, Arantza Iglesias eta Jokin Labaienen eskutik, arratsaldeko 19:30etan.
Hileko azken astean, bi emanaldi egongo dira, poesia Morauk eginda eta musika, Xabi Solanoren eskutik.