INFORMATIKA

Beste bi informatika saio, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 14a, 00:00

Konfinamenduan teknologia berriek eta internetak indarra hartu duten honetan, herritarrak trebatzeko ikastaro eta hitzaldiak antolatu dituzte. KZguneak, gaur eskainiko du beste hitzaldi bat online, Youtubeko KZguneaTIC kanalean: Zure ordenagailua birus eta bestelako mehatxuetatik babestu. Gaztelaniaz izango da, goizeko 11:00etatik 13:00etara, helbide honetan: labur.eus/hyia5.
Hernaniko Udalak, berriz, nerabeentzako informatika ikastaroa antolatu du: Ordenagailua hobeto erabiltzeko gakoa. Asteartean egin zuten aurreneko saioa, Arkaitz Sukuntzaren eskutik. 
Gaur izango da bigarren eta azkena, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara hain zuzen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!