Asteazkenarekin ez, igandearekin izango du azkeneko saioa, maiatzaren 17ko honetan, CD Hernaniren Gure artean ibiliak programak. Oraingoan ez da gonbidatu berezirik egongo, eta aurkezleak ariko dira, «orain arte egindako saio guztien momenturik onenak gogora ekartzen eta ondo pasatzen». Ez dute baztertu, gainera, aurrerago bueltatzea, beste elkarrizketa sorta batekin.