San Joan jaiak ohiko moduan egiterik posible izango ez dela, egitarau alternatibo bat osatzeko lanari ekin diote Hernaniko
Udalak eta Jai Batzordeak; eta horretarako, herriko eragileengana jo dute, proposamen ezberdinak biltzeko asmoz.
Eta gaurkoan, bideo bidezko bilera bat deitu dute, eragile horiekin, aurrez aurreko bilerarik egitea posible ez dela eta. Arratsaldeko 19:00etan egingo dute, Jitsi Meet aplikazioaren bitartez: meet.jit.si/sanjoanak helbidean aurkituko dute sarbidea.
San Joanen inguruko proposamenak helarazi dituztenei, dagoeneko bidali diete gonbitea, bileran parte hartzeko.