Igandero antolatu dituzte ekintzak Lizeaga auzoan, Madalena plazatxoan, Maritxu Balkoi auzo taldea osatuta. Eta joan den igandean egin zuten azkenekoa, agurtzeko. Pintxo ederrak prestatu, eta bermuta egin zuten, zapi gorriak jantzita. Musikarik eta kantatzeko gogorik ez zen falta izan, eta giro ederrean pasa zuten azkeneko igandea... hurrengora arte!