Konfinamenduko ekintzekin jarraituz, gaurkoan Erizaintzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Hernaniko Gaztelekukoek, eta babesa erakusteko pankarta egingo diete. Horretarako, goizean zehar gazteek instragram bidez helarazi beharko diote Gaztelekuari, zein mezu bidali nahi dizkieten erizainei. Eta horiekin, Gaztelekuko hezitzaileek osatuko dute pankarta arratsaldean, gero sare sozialetan zabalduko dutena. Bestalde, gaurtik igandera bitartean, meme lehiaketa jarriko dute martxan, 12-17 urteko gazteentzat, homofobia eta transfobiaren aurka. Testurik gabeko irudi bat jarriko du Gaztelekuak, eta testua osatu beharko dute gazteek. Saria ere izango da: Rebeca y Julieta liburua.
Astigarragan, berriz, Zeinek asmatu gehien jolasean ariko dira, musika taldeak gai hartuta.