Aurreko asteotan bezala, honetan ere prestatu du aste osorako plana, Hernaniko kiroldegiak. Horrela, egunero jarriko dituzte bideoak, Hernaniko Udalaren Youtubeko kanalean, adin guztietako herritarrek ariketa egin dezaten etxean.
Atzokoak ikusgai daude bertan, eta hiru bideorekin eman zioten hasiera asteari. Horietan, honakoak bildu dituzte: beroketa, GAP, full body, tonifikazio zirkuitua, eta hirugarren adinekoentzako koreografia.
Gaurkoan, berriz, beste lau saiorekin emango diote segida: pilatesa, koreografia erritmo latinoarekin, tabata, eta haurrentzako jolasa.
Horrela ariko dira, egunero bideo berriak jartzen, igandera bitarte. Aste osorako plana ikusgai dago argazkian, edota Hernani Kirolaren Twitterrean.