GUZTION EGITASMOA

Etzi amaitzen da 'Guztion' egitasmoan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 11a, 00:00

Aurreko urtean 'Guztion' egitasmoa jarri zuen martxan Hernaniko Udalak, herri guneetan hutsik dauden lokal komertzialak dinamizatzeko asmoz. Eta etzi izango da egitasmoan izena emateko azken eguna. 

Hernaniko Udalaren helburua, herrian zehar hutsik dauden lokal komertzialak dinamizatzea da. Oraingo fase hau bigarrena da, eta izena emateko aukerak etzira arte iraungo du. Bi modurtara eman daiteke izena, guztionhernani@gmail.com era idatziz  edo 943 33 52 58 zenbakira deituz.
Hainbat baldintza bete behar dira horretarako, hala nola, lokalak eremu hauetan egotea: Andre Kale, Kale Nagusia, Izpizua, Biteri, Atsegindegi, Nafar Kalea, Elkano 1-19 zenbaki artean, Urbieta 5-12 zenbaki artean, Txirrita kalea , eta azkenik Antziola kalea. Eta bigarren baldintza, aurretik jarduera ekonomikoa izan duen lokala izatea, hau da, erakusleihoa duena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!