UDALA

Merkatari eta ostalarientzat, maskarak eta gel desinfektanteak banatuko dira gaurtik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 11a, 00:00

Udalak jakinarazi du, bi maskara banatuko direla establezimendu bakoitzeko.

Hernaniko Udalak, herriko merkatari eta ostalarientzat maskarak eta gelak jarri ditu eskuragai, eta gaurtik aurrera hartu daitezke Berriak elkartean, goizeko 09:00etatik, 12:30etara. Bina maskara banatuko dira. 

Gaur, lehenengo fasearekin batera, hainbat taberna eta denda irekitzeko baimena eman dute Espainiako Gobernuak, eta Eusko Jaurlaritzak. Hori horrela, «saltokietan irekiera seguruagoa izaten laguntzeko» maskarak eta gel desinfektanteak banatuko dituela jakinarazi du Hernaniko Udalak, gaurtik aurrera.

Materiala, Berriak elkartean 
Banaketa, Udalak Berriak elkartearekin batera egingo du, elkarlanean ari baitira. Horrexegatik, Berriak Elkartera joan behar da maskara eta gel desinfektantearen bila, Andre Kale 30 zenbakira, hain zuzen. 
Udalak argi jakinarazi du, gehienez 2 maskara banatuko direla establezimendu bakoitzerako. Eta gela jasotzeko «bakoitzak bere edukiontzia eraman behar du betetzeko», hau ere segurtasunagatik. 
Beraz, gaurtik ostiralera, goizeko 09:00etatik 12:30etara, aukera dago materiala eskuratzeko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!