Ikasle batzuek eskatuta, Udaleko Gaztetu Hernani sailak ordenagailua hobeto erabiltzen ikasteko online ikastaroa antolatu du, eta gaurkoa da izena emateko azken eguna. Horretarako, lotura honetan dagoen formularioa bete behar da: https://labur.eus/Zgv6I. Ikastaroa Arkaitz Sukuntza Alkortak emango du, hilaren 12 eta 14an, 16:00etatik 18:00etara eta doan, 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta. Hiru arlotako gaiak landuko dira: ordenagailuaren erabilera orokorra erraztearen ingurukoak, Interneterako oinarrizkoen ingurukoak eta disko gogorraren erabileta eta segurtasun kopien ingurukoak.