San Joanak

Gaur arte, botoa eman eta proposamenak egiteko

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 8a, 00:00

San Joanetako kartelen artean aukeratzeko azken eguna da gaur. Bestalde, gaur arte jasoko dira jaietarako proposamenak. 

Nola ezin jakin badaiteke ere, oraingoz, Jai Batzordeak badauka San Joanak nolabait ospatzeko asmoa. Badirudi Eusko Jaurlaritzak asteburuan erabakiko duela festak ospatu ahal izango diren ala ez, eta egitekotan, zein neurri hartu beharko diren.
Bitartean, Hernaniko San Joanak prestatzeko lanetan ari da Jai Batzordea. 

Proposamenak, gaur arte

Argi dago ezingo dela ohiko programazioa osatu, eta hori horrela, programazio alternatibo bat osatzeko lanean hasi dira Jai Batzordea eta Udala, elkarlanean. Hori osatzeko, proposamenak egin daitezke. Gaurkoa da horretarako azken eguna. Ideien berri paulo-j@hernani.eus helbidera bidali behar da.

Bestalde, bideo bidezko bilera ere deitu da gaia lantzeko. Datorren asteazkenean egingo da, hilak 13, 19:00etan, https://meet.jit.si/sanjoanak helbidean.

Kartela aukeratzeko, azken eguna

Bestalde, jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa egin da aurten ere, eta Jai Batzordeak aukeratuta, jasotako 12 proposamenetatik 4 pasa dira finalera. 

Horien artean, 16 urtetik gorako herritarrek aukeratu dezakete gehien gustatzen zaiena, www.hernani.eus webgunean botoa eman da. Gaurkoa da horretarako azken eguna. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!