Errugbia

2020ko Nazioarteko Landare Torneoa, datorren urterako

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 7a, 00:00

Aurreko urteko Nazioarteko Emakumezkoen Landare Torneoa.

Larunbat honetan eta datorrenean ospatuko zen 2020ko Nazioarteko Landare Torneoa, baina egoera ikusita, bertan behera uztea erabaki dute. 

Covid-19ak eragindako alarma egoera honetan, hainbat kirol ekitaldi bertan behera gelditu dira. 

Larunbat honetan zen jokatzekoa Nazioarteko Landare Torneoa, eta hurrengo larunbatean, berriz, Nazioarteko Emakumezkoen Landare Torneoa, baina egoera zein den ikusita, antolatzaileek, bertan behera uzteko erabakia hartu dute berriki. 

Hala ere, Nazioarteko Landare Torneoko antolatzaileek aipatu dute, datorren urteari begira lanean jarraituko dutela, eta hurrengo urtean egingo denaren esperantza daukatela.  Herritar eta jarraitzaileei mezu hau helarazi diete horretarako: «esfortzu haundia egin dugu Nazioarteko Torneo hau lantzen, baina egoera zein den ikusita, datorren urterako uztea besterik ez daukagu. Animo asko, egoera ez da erraza-eta!».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!