Pasa den ostiralean, ezin hobe pasa zuten askok Doberak antolatutako bingoan. Izan ere, 18 etxe izan ziren bingoan parte hartu zutenak, eta guztira 41 lagun ibili ziren zenbakiak tatxatzen, lerroak osatuz, eta 'bingo' oihukatuz.
Bi saiotan banatu zuten Bingoa, eta guztira 4 sari banatu zituzten, bi bingo eta bi lerrro egin baitziren.
Bingoko irabazleak, lau izan ziren
Hauek izan ziren aurreko ostiralean Doberako bingoan sarituak: lehenengo lerroaren irabazlea Mikel Urreaga izan zen; bigarrena, bingoaren irabazlea, Idoia Tejedor; hirugarren, beste lerro baten irabazlea, Maitane Guerrero izan zen, eta azkenik, laugarren, bingoaren beste irabazle bat, Jare Elosegi izan zen.
Sariak, irabazleentzak
Lerroa egin zutenek, Doberak argitaratutako produktu bana jasoko dute opari.
'Bingo' abestutakoek, berriz, Elkar liburu-dendan gastatzeko 25 eurotako bonoa. Sariak jaso ahal izateko, Dobera jarriko da irabazleekin harremanetan.
Dobera Euskara Elkarteak aipatu du, ederki pasa zutela, «gehiagoren gogoz geratu gara, parte-hartzaile eta antolatzaileak. Hurrengorako zer egin pentsatzen ari gara jada... Egon adi!».