BERRIA TXAPELKETA

XVII. Berria txapelketa bertan behera

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 6a, 00:00

Bertan behera gelditu dira, elkarteen arteko XVII. Berria txapelketa eta Nesken II. Berria txapelketa, bizi dugun egoera dela eta.

Aurten, hainbat ekitaldi eten egin dira Covid-19aren ondorioz, eta hori gertatu da Berria txapelketarekin ere. Izan ere, XVII. Berria txapelketa eta II. Nesken Berria txapelketaK eten egin dira. Antolatzaileek aipatu dute dena prest zutela, baina «zoritxarrez» bertan behera uztea besterik ez dagoela, egoerak horrela eskatzen duelako.

Gainera, azken unera arte, txapelketa egiteko data ezberdinak eta lehiketa sistema ezberdinak aztertu dituzte, «baina ezin izan dugu honekin jarraitu, egoera zein den ikusita, 2020an txapelketa ez egitea erabaki dugu».

 

Eskerrak, laguntzaileei

Berria txapelketako antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dituzte, Petritegi Sagardotegiari eta pilota elkarteei, «egoera ez diete erraza, eta pilotariei gure  babesa eman diegu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!