KZ GUNEA

Zuzeneko hitzaldiak, KZguneak

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 6a, 00:00

Konfinamendu egoera honetan, KZguneak, zuzeneko hitzaldiak eskaintzen ditu, KZ guneko youtube kanalaren bidez: https://labur.eus/

Bizi dugun egoera honen aurrean, KZ guneak, zuzeneko hitzaldien zerbitzua eskaintzen du, KZ Guneak duen youtubeko kanalean, https://labur.eus/iGa3b .

Zuzeneko hitzaldi hauetan parte hartu edo entzun nahi izanez gero, KZ gunekoek azpimarratu dute, interneteko konexioa besterik ez dela behar, «Youtube kanaleko sarrera irekia izango baita», eta gainera aipatu dute ez dela beharrezkoa aurretik izena ematea. Saio batzuk goizez izango dira eta beste batzuk arratsaldez.

Bihar hitzaldi bat eskainiko da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Etxetik ere erosketak egin daitezkeela kontatuko da bertan, egungo egoeraren aurrean, etxetik ez ateratzeko neurria hartu behar delako. Gaztelaniaz izango da biharko saioa.

 

MAIATZEKO HITZALDIAK

12an,18:00 Heziketa eta segurtasuna Interneten

14ean,11:00 Zure ordenagailua birus eta mehatxuengandik babestu
19an, 11:00 Ezagutu 3D inpresorak
21ean, 18:00 Guazen Internetera
26ean, 18:00 Androidak sekreturik gabe
28ean, 18:00 Smartphonea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!