Odol ematea gaur, Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 5a, 00:00

Koronabirusak eragindako egoera honen aurrean, etxeetatik ez ateratzeko bete beharra egon arren, odol emate lanekin jarraitzea beharrezkoa da. Hori dela eta, gaurko jarri dute zita, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean, Goiz Eguzkin. Hala ere, goizeko 08:30etatik eguerdiko 14:00etara bitartean deitu behar da 943 007 884 telefonora zita hartzeko, arratsaldeko «aglomerazioak saihesteko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!