Konfinamendua hasi zenean, epe administratibo guztiak bertan behera gelditu ziren. Baina orain apurka apurka epe eta baldintza berriak zehazten ari dira. Hori horrela, Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga eta Trakzio Mekanikoen Ibilgailuen Zerga, hau da, etxebizitza eta ibilgailua jabetzan dituztenek ordaindu beharreko zergak epez aldatu ditu Udalak.
Epez aldatutako, zergak
Trakzio Mekanikoen Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea, apirilaren 6a zen, «ordainketarako borondatezko epemuga», baina egoera honen aurrean, Hernaniko Udalak erabaki du, uztailaren 20tik irailaren 10era arte ordaintzeko aukera izango dutela herritarrek.
Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga berriz, maiatzaren 15etik uztailaren 1era artekoa zen aurreikusi zuten ordainketa epea, baina hau ere aldatu egin dute, Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz. Epe berria, abuztuaren 1etatik urriaren 9ra artekoa izango dela erabaki du Udalak.