Maritxu Balkoi

'Itsasontzi baten', Lizeaga auzoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 4a, 11:29

Itsasontzien gerra egin zuten atzo, Madalena plazatxoan, balkoitik balkoira jolasean.

Aurrekoan hegazkinak izan baziren protagonista Lizeaga auzoan, oraingoan, itsasontziekin aritu dira auzotarrak. 'Itsasontzi baten' izendatu zuten igandeko plana, eta itsasontzien gerra egin zuten, balkoitik balkoira jolasean. Karratutxoa aukeratu, 'ukitua!' entzuteko esperantzan, eta gehienetan 'ura!' jaso bueltan. Nork iraungo ote zuen gehien uraren gainean?

Balkoiak apaindu eta beraiek jantzi ere, itsasontzi batean baleude bezala egin zuten, jolasa girotzeko!

Bideoa grabatu dute, nola aritu ziren ikusteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!