Herriko tabernak

Garin tabernari babesa, auziaren aurrean

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 4a, 00:00
Herritarrei mezuak jartzeko dei egin zaie, Garin taberna babesteko.

Auzitegi Nazionala herriko tabernen auzia, 35/02 auzia exekutatzen hasi dela salatu zuen Sortuk apirilaren bukaeran. Hori horrela, Hernanin, ekimena jarri da martxan Garin tabernari babesa erakusteko. Garin tabernak bakoitzari zein bizipen, balore, irakaspen... eman dizkion idatzi eta tabernan jarritako pankartan pegatzera animatu dituzte  herritarrak. «Garin ez delako taberna soil bat», diote.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!