Herriko taberna eta elkarteen kontuak enbargatzen hasi da Auzitegi Nazionala, Sortuk jakinarazi duenez

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 24a, 00:00
'Garin libre' lelopean kontzentrazioa, 2015ean.

35/02 auziko sententzia exekutatzen hasi direla adierazi du: «ezker abertzalearen eta Euskal Herriaren aurkako lapurreta erraldoi bat da».

35/02 auziaren sententzia exekutatzen hasi da Auzitegi Nazionala, egun hauetan. Hala eman du aditzera Hernaniko Sortuk: «herriko taberna eta elkarteen kontu korronteak enbargatzeko agindua eman du, eta jada hasi dira kontuak enbargatzen. Pentsatzen dugu, datozen egunetan gauzatuko du­tela guztien enbargoa». 111 herriko taberna edo el­karteri eragiten die auziak; tar­­tean, Hernaniko Garin eta Asti­garragako Zipotzari.

«Bost urte dira jada, Espainiako Auzitegi Gorenak auziaren sententzia eman zuela. Ho­rrela, epai politiko eskandaluga­rri ho­nek bidea eman zion, 1936ko gerraz geroztik izan den expolio politiko eta ekonomiko haundie­nari», gaineratu du Sor­tuk. Eta salatu du, «ezker abertzalea­ren eta Euskal Herriaren aurkako la­pu­rreta erral­doi bat» dela epaia.

Sortuk adierazi du, «Euskal Herriarentzat berri txarra» dela hau, «argi eta garbi». Izan ere, nabarmendu du «zoriontzeko moduko ahalegina» egin dutela herriko taberna eta elkarteek, epaiaren sententzia «lozorroan» egon den bost urteotan: «bitartean, herriz herri, auzolanean, asko izan dira euren ekarpen politiko eta kulturalari eutsi eta, are gehiago, biziberritu egin duten taberna eta elkarteak, herri giro bizi­ari ekarpena eginez».

«Honek gogora dakarkigu, autoritarismoa ez dela berria»

Sortuk salatu du, era berean, Ko­­ronabirusa dela eta «gerra ho­tsak» darabiltzala Espainiako Gobernuak, «Guardia Zibil eta militarrak osasun krisiaren aur­kako propagandaren lehen le­rro­an jarrita. Baina iraganekoa behar lukeen epai honek, go­go­ra dakarkigu Espainiako Errei­nuaren autoritarismoa ez dela be­rria, zoritxarrez».

Zentzu horretan, dio aspaldi adierazi zutela konpromisoa, ez­ker abertzaleak eta euskal gi­zarteak, «iraganeko ziklo poli­ti­koa gainditu, eta Euskal Herri­an bakea eta askatasunaren bi­­­­dean aurrera egitea ahalbi­de­tu­ko du­en eszenatoki politiko be­rri baten alde Espainiako Errei­nuak eta bere estatu apara­tu frankistek, ordea, tematuta jarraitzen dute, bakearen alde­ko urrats oro oztopatzen. Baina oker dabiltza, uste badute ezker abertzalea bidetik aterako du­te­la, horrelako jokaldiekin. Euskal Herriaren askapen prozesuan, urrats sendoak eman ditugu az­ken urteotan, eta borrokan se­giko dugu. Egoera kon­plexua izan­da ere, eraso honek ez gaitu ixilik utziko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!