Hegazkinak atzean utzi, eta itsasontziekin probatzea erabaki du orain Lizeaga auzoko Maritxu Balkoi taldeak. Eguerdiko 13:00ean jarri dute hitzordua Madalena plazan, itsasontzien gerra jolasean aritzeko. Mozorrotzeko gonbidapena ere egin dute, eta itsasontzi guzitak hondoratuta bukatzen duenak probaren bat egin beharko duela aurreratu dute. Parte hartu ezin, baina zuzenean ikusi nahi duenari, jakinarazi diote izango dela aukera, https://www.meet.jit.si/Maritxubalkoi helbidean.