Atzo bildu ziren, errugbi lehiaketen egoerari buruz aritzeko, Espainiako Federazioa eta taldeetako ordezkariak. Eta horren ondoren, erabakia hartu du Federazioak: txapelketak bukatutzat eman dituzte, eta maila galduko du Hernanik; Ohorezko B Mailan ariko da, datorren denboraldian.
Azkeneko igoeratik zortzi urte betetzen ziren egunean, jaso du Hernanik jaitsieraren erabakia. Bere tokia Getxok hartuko du: Ohorezko B Mailatiko hiru multzoetan, berak eta Jaenek zeuzkaten puntu gehien, eta partiduetan lortutako eta jasotako tantoen aldea hobea duelako igoko da talde bizkaitarra.
Ohorezko Mailako txapeldun, berriz, VRAC izango da, aurreneko postuan zegoelako.