CD HERNANI

Eider Franco eta Ibai Rezola epaileak, gaurko 'Gure artean ibiliak' saioan

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 29a, 00:00

Ohi bezala, 20:00etan hasiko da elkarrizketa, 'twitch.tv' kanalean.

Berrogeialdi honetan sortu duen Gure artean ibiliak saioetako beste bat egingo du gaur, CD Hernanik. Ohi bezala, www.twitch.tv/cdhernani kanalean zuzenean jarraitu ahal izango da elkarrizketa, iluntzeko 20:00etan.

Gaurkoan, bi izango dira protagonistak; «jokalariak alde batera utzi, eta bi epaile gonbidatu ditugu», azaldu dute. Hain zuzen, Eider Franco eta Ibai Rezola izango dira saioan. «Kontzientziazio saioa izango da, beraiekiko elkartasuna eta babesa eskatzeko, errespetua bermatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!