Lizeaga

Amets eta desioen hegaldiak, aireportu berezian

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 28a, 00:00

Pilotu dotore askoak bildu ziren Madalena plazan, hegazkin bereziak aireratzeko.

Igandea alaitzeko eta auzotarrak elkartzeko beste ekitaldi bat antolatu zuen pasa den igandean Lizeaga auzoko Maritxu Balkoi auzo taldeak. Madalena plaza Ametsen Aireportu bihurtu zuten. Nork bere paperezko hegazkinak egin zituen, desio eta ametsekin apainduak, eta aireratu egin zituzten. Izen xelebredun pilotuak agertu ziren eginbeharra betetzeko. Bideoan eta argazki collagean laburbidu zuten eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!