Udaltzaingoa

Telefono deiak egiten ari da Udala, baina ez du etxez etxeko zerbitzurik

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 28a, 00:00

Herriko adinekoak zer moduz dauden jakiteko deika ari da Udala. Baina argitu du, ez Udala ez Osakidetza ez direla COVID-19 probak egiten ari.

Herritar guztiei jakinarazi nahi izan die Udalak, Udaltzaingoaren ohar baten bitartez, herriko adinekoei telefonoz deika ari dela, «beraien egoera zein den jakiteko eta beharren bat ote duten galdetzeko». Dei horiek udal langileek egiten dituzte, eta deitu orduko identifikatu egiten dira.
Baina, azaldu dutenez, «horretarako baino ez dira telefono deiak egiten ari».

«Ez onartu eskaintzarik»
Udaltzaingoak azaldu nahi izan du jakin duela «Koronabirusaren probak egiteko etxez etxeko eskaintza egiten ari» direla, baina, argitu du «ez Udala eta ez Osakidetza» ez direla ari zerbitzu hori eskaintzen. Beraz, argi eskatu du: «ez onartu horrelako eskaintzarik».

Bestalde, «diru eske dabilen talderen bat ere etxez etxe dabilela» ere badakitela gehitu du, eta argitu, «ez dela herriko ekimen bat». Izan ere, Udaltzaingoak dio Udala eta herriko talderik ez dabilela diru eskaera horiek egiten.

Onena, Udaltzaingoari jakinaraztea
Gauzak horrela, Udaltzaingoak eskatu du aipatutako eskaintzarik jasoz gero jakinarazteko: 943 24 89 00.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!