Kontzertua interneten, Ainara Ortegak

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 24a, 00:00

Zuzeneko kontzertua eskainiko du gaur, internet bidez, Ainara Ortega abeslari hernaniarrak. Youtuben izango da, Donostia Kulturaren kanalean: www.youtube.com/user/donostiakultura. Eta arratsaldeko 19:00etan hasita, bi abesti eskainiko ditu: Wave, Antonio Carlos Jobimena; eta Gracias a la vida, Violeta Parrarena. Antzokia Etxean programaren parte izango da emanaldia, eta ostegunetik igandera eskainiko dituzte kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... 19:00etan hasiko dira emanaldi guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!