Bilera telematikoei ekingo diete gaur, Hernaniko Udaleko zinegotziek ere. Horrela, lehenengo aldiz, Kultura batzordeak, eta Zerbitzu Publikoetakoak, bilera bana egingo dute gaurkoan. 09:00etan, izango da Zerbitzu Publikoetako batzordearena, eta 09:30etan Kultura batzordearena. Azken honetan San Joan jaiei buruz ariko dira.