Xabi Prieto gonbidatua, gaurko saioan

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 22a, 00:00

Realeko jokalari ohia elkarrizketatuko du
CD Hernanik, 'Gure artean ibiliak' saioan.

Gaur izango du laugarren saioa, CD Hernaniren Gure artean ibiliak programak.   Zuzenean emango dute, sare sozialetan, twitch.tv/cdhernani web orrian, arratsaldeko 20:00etan. Eta oraingoan, Xabi Prieto izango da gonbidatua, Realeko kapitain izan zena urtetan.

Aurreko hiru elkarrizketak, bestalde, ikusgai daude Youtuben, Gure artean ibiliak jarrita bilatzailean: Gorka Kijera, Garbiñe Etxeberria, eta Juanbau Ayerbe eta Fertxo Cuesta elkarrizketatu dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!