Koronabirusak eragindako konfinamendu egoeran, Hernanin «egoera ekonomiko oso prekarioan» daude hainbat herritar, Amher elkarteak eta Hernani Solidarioak adierazi dutenez. Eta horiei laguntzeko deia luzatu diete herritarrei: «haietako askok Elikagai Bankura jotzen dute, eta han jasotzen dutena baino ez daukate jateko. Hori elikagai freskoekin, sendagaiekin eta abarrekin osatu beharra ikusten dugu».
Horretarako, kontu korrontea zabaldu dute Kutxabanken: ES52 2095 5041 1110 7106 3571. Bertara donazioak egitea eskatu dute, eta diru sarrera egitean, kontzeptu gisa jartzea Hernani Solidarioa Larrialdiak Koronabirus. «Eskerrik asko laguntzeagatik. Lanean jarraituko dugu, hernani solidario baten alde».